Ikasleen artean zientzia eta teknologia bokazioak sustatzen ditugu
Zientzien, teknologiaren, ingeniaritzaren eta matematikaren (STEM) esparruko gaitasunak garatzea da hezkuntza-agendaren mundu-mailako helburu nagusietako bat, baina txostenek agerian uzten dute neskek ikasketa eta lanbide horietan parte-hartze txikia dutela.
2019an, gure fundazioa den Aquae Fundazioarekin batera, Aquae STEM hezkuntza-programa jarri genuen martxan, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6.era bitarteko neskentzat. Helburua honako hau zen: STEM inguruneetan haiek nork bere talentuan eta trebetasunetan duten konfiantza indartzea, bertako ikaskideekin esperientziak eta emaitzak partekatuz eta familiak eta hezkuntza-komunitatea inplikatuz.
2022an, bigarren fase bat abiarazi genuen, digitalizazioaren aldeko apustua indartuz eta uraren zaintza eta klima-krisia jardueren ardatz nagusi gisa txertatuz. Horrela, 15 unitate didaktikoak eta parte-hartzaileei planteatutako erronkak ebazten dira, Lego Education-en eredu fisikoen eraikuntza eta ikaskuntzako plataforma digital baten erabilera konbinatuz.
Metodología:
- Konektatu (mundu errealaren funtzionamenduari buruzko jakin-mina piztu)
- Eraiki (STEM trebetasunak hobetu, jarduera praktikoen bidez)
- Kontuan hartu (hausnarketa sustatu, eta ezagutza ingurunearekin partekatu)
- Jarraitu (ezagutzak, trebetasunak eta ikasten jarraitzeko motibazioa sendotu)